Bahá'u'lláh jaio zeneko bigarren mendeurrenean


2017. urtean, Bahá'u'lláh jaio zeneko bigarren mendeurrena ospatzen ari da mundu osoan. Jatorri erlijioso, kultural eta etniko ia guztietako milioika pertsonak sinesten dutenaren arabera, Bahá'u'lláh aro berri baten aitzindaria da non iraganaren tirania eta injustizia guztiak gaindituko diren eta munduan bakea, justizia eta nazioen arteko batasuna nagusituko, gizadi osoaren ahalegin adostuen ondorioz.

Tehrán (Persia) ciudad de nacimiento de Bahá'u'lláh en 1817
Teheran (Pertsia) - Bahá'u'lláh hiri hartan jaio zen 1817an

Pertsian jaioa 1817ko abenduaren 12an familia noble batean, Bahá'í Fedearen Sortzailea —zeinen izenak Jainkoaren Aintza esan nahi duen— haurra zenetik bere jakinduria eta ontasunarengatik ezaguna zen. Gaztaroan, uko egin zion gobernuan eskaintzen zitzaion ministerioko lanari eta nahiago izan zuen ongintzan aritu; horregatik deitzen zioten “Txiroen Aita”.

1852an, 35 urte zituela Teheranen atxilotu zuten Báb-en –Atea– bahá'í Fedearen aitzindariaren mugimenduko kide izateagatik. Kartzelan zegoela Jainkoak deitua izan zen Jainkozko Agerkunde berri baten eramailea izan zedin, zeinak aurreko erlijioetan eginiko itzulera promesak beteko zituen eta gizartea berrantolatzeko eta munduko herri guztiak bateratzeko beharko ziren baliabide espiritualak ekarriko zituen.

Bábren bigarren mendeurrena (1819 – 2019)

<span style='font-size:36px;'>Bábren bigarren mendeurrena <small>(1819 – 2019)</small></span>

Mundurako Argia Bahá'u'lláhri buruzko filma

Jainkoaren Gida historian zehar

Ornamento junto al Santuario de Bahá'u'lláh en Bahjí (Israel)
Bahjí (Israel) - Santutegi ondoko apaingarria

Historia osoan zehar, erlijio handiek giza izaeraren zibilizazioa sustatzen duen funtsezko indarraz hornitu dute mundua; haien jarraitzaileengan norbere buruaren diziplina, debozioa eta adorea sustatu dituzte. Gizarte mailan, erlijioetako hastapen moral asko, lege-kode unibertsal bilakatu dira, eta giza harremanak arautu eta hobetu egiten dituzte...

Jainkoaren Mezulari bat agertzen den guztietan, munduan argialdi goragoko maila askatzen da gizateriaren iratzartze eta aurrerapenaren hurrengo etaparako. Gizaki bati —besteak bezalakoa kanpotik begiratuta— deitzen zaio Jainkoaren bozeramalea izan dadin. Ikus dezagun Moises laharra sutan aurrean zuela, Buda Bodhi zuhaitzaren azpian argiztatzen, Espiritu Santua Jesusengana jaisten uso moduan, edo Gabriel goiaingerua Muhammaden aurrean agertzen.

"Sekula ez naiz aginte mundutarraren atzetik ibili. Asmo bakarra izan dut, gizakiei helarazi Jainko Bihotz-zabalak, Paregabeak, emateko eskatu zidana."
Bahá'u'lláh

XIX. mendearen erdialdean, Jainkoak Bahá'u'lláh deitu zuen —zeinaren izenak «Jainkoaren Aintza» esan nahi duen— gizateriari Agerkunde berri bat helaraz ziezaion. Lau hamarkadatan Haren lumatik milaka bertset, gutun eta liburu isuri ziren. Haren idazlanetan mundu mailako zibilizazio baterako esparrua diseinatu zuen, giza bizitzaren arlo materiala eta espirituala aintzat hartuta.

Bahá'u'lláhk 40 urtez espetxea, tortura eta atzerria pairatu zituen Jainkoaren Mezurik berriena gizateriari helarazi izanagatik. Gaur egun Haren bizitza eta eginkizuna gero eta ezagunagoak dira planeta osoan. Milioika pertsona ikasten ari dira Hark irakatsitakoa beren bizitza eta komunitateetan gauzatzen, mundua hobetu ahal izateko.

"Bahá'u'lláhren irakaspenek […] gaur egun erlijio ikasbiderik gorena eta aratzena aurkezten digute..."
Leo Tolstoi kondea, idazle errusiarra

Justizia Etxe Unibertsalaren mezu bat

Mensaje de la Casa Universal de Justicia

Jakin ezazu Bahá'u'lláhri buruz

Espainiako bahá'íak

Bahá'u'lláhren santutegia

Bahá'u'lláh 1892ko maiatzaren 29. eguneko egunsentian zendu zen, 75 urte zituela, nominalki Palestinan giltzapetutako atxilo zelarik. Haren gorpua Bahjí egoitzaren ondoan hilobiratu zuten, Bere bizitzaren azken 13 urteetan bizi izan zen egoitzaren ondoan.

Harez geroztik, Bahá'u'lláhren santutegia munduko baháí guztien gurtza-gune nagusi bilakatu da eta hara begira otoitz egiten dute egunero.

Bahá'u'lláhren bigarren mendeurrena (1817 - 2017)


2017ko urrian mundu osoak ospatuko du Argi zoragarri hori munduaren ortzemugaren gainetik igo izanaren 200. urteurrena. Bahá'u'lláhren jarraitzaileak bizi diren ehundaka mila toki eta komunitateen dirdira gailenduko da Haren Agerpenaren oroitzapenerako.

Bahá'íak zure udalerrian Adierazpen artistikoak

Ezagutu itzazu Espainiako bahá'íak


Nor gara? »

Espainiako bahá'í komunitatearen baitan jatorri kultural eta etniko askotako kideak daude, bai Espainiaren barrukoak bai kanpokoak, aniztasun hori komunitatearen aberastasun artistiko eta linguistikoan islatzen da.

Zer egiten dugu? »

Bahá'íak beste norbanako eta erakundeen laguntzaz gizartearen aurrerapenerako ahal duten guztia egiten dute Bahá'u'lláhk aurreikusten zuen mundu oparo, justu eta batuaren ikuspegina oinarriturik.