Mendebaldean bi mugimendu nagusi izan ziren: alde batetik, Estatu Batuetako millertarrak (gerora adbentistak izango zirenak), zeinak Jesusen etorrera mendietan itxaroten zuten; eta , bestetik, Alemaniako Tenpleko Zaldunak, zeinak Haifara (Palestina) joan baitziren Biblian agindutako Gudarosteen Jauna itxarotera. Islam xiiaren baitan ere mugimendu mesianikoak sortu ziren, nagusiena Pertsiako xaikhismoa izan zen, zeinak jarraitzaile asko prestatu baitzituen agindutako Mahdiaren agerpenerako. Hortaz, Siyyid Alí Muhammadek, Bábek –ateak–, bahá'í fedearen aitzindariak, eskola mesianikoetan iragartzen zen Jainkoaren mezulari berria zela aldarrikatu zuenean, 1844an, xaykhi izandako askok segituan onartu zuten. Horrela, erlijio emanaldi berri bati hasiera eman zitzaion.
Bahá'u'lláhren bizitzak eta idazlanek Haren garaiko pertsonak txunditu eta erakarri zituzten halako moldez non haietako milaka Haren alde bizia eman eta Haren kausa kontinente guztien barrena hedatu baitzuten. Gaur egun, Hura jaio zeneko 200 urte betetzen diren honetan, Bahá'u'lláhren Fedea mundu osoan barreiatuta dago, eta 2.100 talde etniko, arraza eta tribu barne hartzen dituen planetako komunitaterik unibertsalena eta askotarikoena da. Haren idazlanak eta eginkizuna gero eta ezagunagoak dira mundu osoan. Milioika pertsona ikasten ari dira Haren ikasbidea beren bizitzetan eta komunitateetan gauzatzen, mundua hobetze aldera.
Espainian bahá'í komunitateak, 1947z geroztik ezarria, 5.000tik gora kide ditu 130 tokitan banatuak. Beren lagunekin eta antzeko helburuak dituzten erakundeekin batera komunitateak sortzen eta indartzen saiatzen ari dira; gizarte mota berri baten hazia duten komunitateak, hain zuzen ere, lankidetzan eta elkarrekikotasunean oinarrituak. Prozesu horietan zeregin nabarmena dute heziketak eta haurren, nerabeen, gazteen eta helduen gaitze espirituala, morala eta intelektualak, zeinen bidez gizartearen hobekuntzan lagun baitezakete. Eraberean, elkarren arteko otoitzerako eta kontsultarako guneak sortzen dituzte.
2017ko urrian mundu osoak ospatuko du Argi zoragarri hori munduaren ortzemugaren gainetik igo izanaren 200. urteurrena. Bahá'u'lláhren jarraitzaileak bizi diren ehundaka mila toki eta komunitateen dirdira gailenduko da Haren Agerpenaren oroitzapenerako.
Bahá'íak zure udalerrian Adierazpen artistikoakEspainiako bahá'í komunitatearen baitan jatorri kultural eta etniko askotako kideak daude, bai Espainiaren barrukoak bai kanpokoak, aniztasun hori komunitatearen aberastasun artistiko eta linguistikoan islatzen da.
Bahá'íak beste norbanako eta erakundeen laguntzaz gizartearen aurrerapenerako ahal duten guztia egiten dute Bahá'u'lláhk aurreikusten zuen mundu oparo, justu eta batuaren ikuspegina oinarriturik.