Idazlanak eta munduan izandako eragina


Giza endaren helduaroa

Nazio guztien kidegoa batasun espiritual eta organikora eramango duen prozesu zibilizatzailearen indar eragilea -diosku Bahá'u'lláh-k- Jainkoak historian zehar, garai bakoitzeko Jainkozko Mezulariaren bitartez, izandako parte-hartze desberdinetan datza. Eragin horri esker, gizakiaren berezko ahalmen moral eta espiritualak hazi ahal izan dira apurka-apurka.

Santuario donde están enterrados los restos del Báb.

Bahá'u'lláhren Agerkundeak giza endaren helduaroaren etorrera adierazten du eta honako hastapen hauetan oinarritzen da: gizateriaren batasuna, gizon eta emakumeen berdintasuna, enden integrazioa, justizia ekonomikoa, heziketa unibertsala, zientzia eta erlijioaren arteko harmonia, hizkuntz laguntzaile bat hartu beharra, edo nazioen mundu-mailako mankomunitate baten sorrera, segurtasun kolektiboaren bitartez bakeari eutsiko diona, besteak beste.

Munduko gobernariei egindako deialdia

1863tik 1868ra Adrianopolisen erbesteratua egon zelarik eta 'Akkán geroago, Bahá'u'lláhk gutun batzuk idatzi zizkien garaiko gobernariei (Napoleon III.a, Victoria Ingalaterrako erregina, Alejandro II.a Errusiako tsarra, Pio IX.a Aita Santua...), haietan eskatzen zien justiziaren alde joka zezaten, menpekoen eskubideak aintzat har zitzaten, eta gerra amaitu eta bake iraunkorra ezartzeko xedez biltzar baterako deialdia egin zitzaten. Baina, kasuren batek izan ezik, ez zioten oharpenari kasurik egin, eta ezin izan ziren, beraz, bi mundu gerrak eta XX. mendearen lehen erdialdeko gatazkak ekidin.

"Neu naiz Jakituriazko Eguzkia eta Ezagutzazko Itsasoa. Ahulak bizkortu eta hildakoak berpiztu egiten ditut. Neu naiz bidea argitzen duen Gidargia."
Bahá'u'lláh

Jakin ezazu Bahá'u'lláhri buruz

Espainiako bahá'íak

Bahá'u'lláhren bigarren mendeurrena (1817 - 2017)


2017ko urrian mundu osoak ospatuko du Argi zoragarri hori munduaren ortzemugaren gainetik igo izanaren 200. urteurrena. Bahá'u'lláhren jarraitzaileak bizi diren ehundaka mila toki eta komunitateen dirdira gailenduko da Haren Agerpenaren oroitzapenerako.

Bahá'íak zure udalerrian Adierazpen artistikoak

Ezagutu itzazu Espainiako bahá'íak


Nor gara? »

Espainiako bahá'í komunitatearen baitan jatorri kultural eta etniko askotako kideak daude, bai Espainiaren barrukoak bai kanpokoak, aniztasun hori komunitatearen aberastasun artistiko eta linguistikoan islatzen da.

Zer egiten dugu? »

Bahá'íak beste norbanako eta erakundeen laguntzaz gizartearen aurrerapenerako ahal duten guztia egiten dute Bahá'u'lláhk aurreikusten zuen mundu oparo, justu eta batuaren ikuspegina oinarriturik.